Igandean 15:00etan ETB 1en 2018-10-12

Hitzetik Hortzera plazaren zirrikituetan barrena

Hitzetik Hortzera plazaren zirrikituetan barrena
Bertsolaritzan bere biziko garrantzia izan du beti plazak. Baina zeri deitzen diogu plaza? Zer da plaza on bat? Hainbat bertsolariren ahotik ezagutuko ditugu bertsoa eta plazaren artekoak. Horrez gain, Miren Urquijo EHUko antropologia irakaslearekin hitz egingo dugu plazaren esanahiaz; eta noski, bertsoaldiak ez dira faltako: Loiuko Lauroeta auzoko eta Urnietako Sanmigeletako bertsoak entzungo ditugu.

Miren Urquijo, antropologiaren eta espazioaren uztarketa
Batzuetan espazioa ez da fisikoa bakarrik, ezin da metrotan neurtu. Espazio bakoitzak bere
arau eta legeak ditu eta bertso-plazak ere baditu bereak. Antropologiaren ikuspegitik plazaren
esanahia ulertzeko EHUko antropologia irakaslea den Miren Urquijo-rekin elkartuko gara
Usurbileko Dema plazan. Bertso-plaza batek duen garrantziaz edota plazan oholtza egoteak
hartzen duen esanahiaz galdetuko diogu.


Zein iritzi du bertsolariak plazari buruz?
Hirugarren programa honetan lehen plazari buruz, plazak bertsolariari emandakoaz eta plaza
on baten osagaiei buruz galdetuko diegu Miren Amuriza, Maindi Murua, Aitor Servier, Andoni
Egaña eta Alaia Martin bertsolariei.


Sanmigueletako bertso-saioak Loiu eta Urnietan
Igandero bezala bertsoek airean eramango gaituzte programa osoan zehar. Horretarako
Loiuko Lauroeta auzoan eta Urnietan Sanmigel jaietan egin diren bertso-saioetako
bertsoaldiak entzungo ditugu. Lauroetan kantuan aritu ziren Fredi Paia, Amets Arzallus, Arkaitz
Estiballes eta Etxahun Lekue. Gai-jartzaile Lanak Iñaki Beitia “Arbilduk” egin zituen. Urnietako
jaialdian Andoni Egaña, Eli Pagola, Miren Amuriza eta Agin Laburu igo ziren oholtzara Amaia
Agirreren gidaritzapean.
Sustrai Colinak plaza pribilegiatutzat du Bilboko Santutxu auzokoa, besteak beste, nori
kantatua badagoela sentitzen duelako. Horrela kantatu zuen 2018ko maiatzaren
5ean eta plazari eskainitako programan, bertsoaldi hori berreskuratuko dugu.


Igande bazkalostean ETB1en
Hori dena igandean arratsaldeko 15:00etan Euskal Telebistako lehen katean. Eta zuzenean
ikusi ezin duenak internetez ere izango dute aukera, EITBren Nahieran orrian.

Albiste gehiago

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra

Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga - elkarrizketa 2024-03-13

«Bertso munduratze prozesu horretan sortzen diren gatazkak gorpuztuko ditugu, mimoz, arduraz eta umorez»

Larunbat gauean 21:00etan ETB1en 2024-03-07

Hitzetik Hortzera Xabier Rico Arabako txapel emailearekin