Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2018-10-17

Amerobieta-Etxanon hirugarrena

Amerobieta-Etxanon hirugarrena

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa jokatuko da igande honetan Amorebieta-Etxanon. Zornotza aretoan izango da bostetik hirugarren hau eta seikotea ariko da bertsotan oholtzan, 17:00etan hasita:

Aitor Esteban Etxebarria
Ander Elortegi Garatea
Ander Ucelay Aristi
Inazio Vidal Gurrutxaga
Txaber Altube Sarrionandia
Unai Mendiburu Valor

Lehen bi saioetan Imanol Uriak eta Malen Amenabarrek lortu dute finalaurrerako txartela, Gernika-Lumon eta Santurtzin irabazita. Kanporaketako bost irabazleak puntuaziorik onena duten beste bost sailkatuko dira finalaurrera, eta han izango dituzte zain 2016ko zortzi finalistak.

Egin beharreko lanak
Bertsolari bakoitzak hamairu bertso puntuagarri botako ditu:

-Zortziko nagusian ofiziotan hiruna bertso
-Zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso
-Puntua emanda bertso bi zortziko txikian
-Hamarreko txikian ofiziotan hiruna bertso
-Bakarkako lana: gai bati buruz bertso bi, doinu eta neurri librean
Kanporaketa fasearen ostean finalaurrekoak jokatuko dira, eta azkenik, abenduaren 15ean jokatuko da finala.

Sarrerak internetez eta takilan
Kanporaketarako sarrera www.bertsosarrerak.eus gunean egongo dira eskuragarri eta baita saioaren egunean ere 16:00etatik aurrera.

 

 

Albiste gehiago

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra

Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga - elkarrizketa 2024-03-13

«Bertso munduratze prozesu horretan sortzen diren gatazkak gorpuztuko ditugu, mimoz, arduraz eta umorez»

Larunbat gauean 21:00etan ETB1en 2024-03-07

Hitzetik Hortzera Xabier Rico Arabako txapel emailearekin