Mintzola Ahozkoa Lantegiaren egoitzan, Amasa-Villabonan 2018-11-12

Bost ikerlan aurkeztuko dira Mintzola Mintegian ostegunean

Bost ikerlan aurkeztuko dira Mintzola Mintegian ostegunean
Antxoka Agirre, Beñat Muguruza, Ane Labaka, Harkaitz Zubiri eta Luzia Alberro ikertzaileek beren lanak aurkeztuko dituzte. Ondoren, Agin Laburu eta Eli Pagola bertsolariek saioa egingo dute, hika.

Bertsolaritzaren inguruko hainbat ikerketa abian dira eta horietako bost aurkeztuko dira ostegunean Mintzolako egoitzan, Amasa-Villabonako Subijana etxean. Ane Labaka, Antxoka Agirre, Beñat Muguruza, Harkaitz Zubiri eta Luzia Alberro ikertzaileek aurkeztuko dituzte beren lanak. Ondoren, bertso saioa izango da, Agin Laburu eta Eli Pagolak hika egingo dutena.

Mintzola Mintegia urtero antolatzen da aurtengo hitzordua ostegunean 18:00etan izango da. Kazetaritza eta bertsoa: errimen oihartzunaz lana aurkeztuko du Antxoka Agirrek lehendabizi.

Jarraian, Luzia Alberro historialariak hartuko du hitza: Xenpelar, Bilintx, Pello Errota, Pedro Mari Otaño, Txirrita eta Joxe Mari Lopetegi bertsolarien bertso-paperak iturri hartuz, herri xeheak Gipuzkoan 1830-1936 urteetan nozitutako aldaketak nola bizi izan zituen ikertu du berak eta lan hori aurkeztuko digu.

Bertsozaletasunaren ikerketa soziologikotik abiatuta Postdodoismoa bertsolaritzan. Kultura sortzeko eredu eraginkorrago baten bila ikerlanaz arituko da Harkaitz Zubiri lehen zatia amaitzeko, eta galdera-erantzunei egingo zaie tartea.

Ondotik, antolatzaileok iaz saritutako bi proiektu ezagutuko ditugu: Ane Labakaren eskutik, 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko umorea aztergai, genero-ikuspegitik eta Beñat Muguruzaren Noka eta toka ahoskide… eta bertsolarien adiskide?.

Azken lan horrekin lotuta, eta hitzaldi sortari amaiera emateko, bertso saioa egingo dute Agin Laburu eta Eli Pagola bertsolariek hitanoa baliatuz.

 

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra