Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2018-11-13

Lehenengo finalaurrekoa Berrizen

Lehenengo finalaurrekoa Berrizen
Bertsotan: Miren Amuriza, Xabat Galletebeitia, Aitor Bizkarra, Imanol Uria, Julen Erezuma eta Unai Mendiburu. Igandean, 17:00etan.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa jokatuko da igandean Berrizen. Fase honetan aurreko finalistak ere sartuko dira, Miren Amuriza eta Xabat Galletebeitia lehen saio honetan. Hauxe izango da herriko pilotalekuan kantatuko duen seikotea, 17:00etatik aurrera.

 

Egin beharreko lanak
Kanporaketetako fasean bertsolariek egin beharreko lanak hauek izango dira:
-Zortziko nagusian ofiziotan hiruna bertso
-Zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso
-Puntua emanda bertso bi zortziko txikian
-Hamarreko txikian ofiziotan hiruna bertso
-Bakarkako lana: gai bati buruz hiru bertso, doinu eta neurri librean

Irabazlea zuzenean sailkatuko da finalerako.


Beste bi finalaurrekoak

Azaroaren 25ean, Igorreko udal kiroldegian, 17:00etan

 

Abenduaren 1ean, Lekeitioko Santi Brouard kiroldegian, 17:00etan

Finala abenduaren 15ean jokatuko da Bilbon, Miribillan.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra