Taldekako Xilaba 2018-11-19

Ezkorbrutak, Dilindan, Kantiniersak eta Mattinsalto, finalaurrekoetara

Ezkorbrutak, Dilindan, Kantiniersak eta Mattinsalto, finalaurrekoetara

Asteburuan amaitu da Taldekako Xilabako ligaxka eta finkatuta gelditu dira finalaurrekoan izango diren lau taldeak: zuzenean, A multzotik 'Ezkorbrutak', B multzotik 'Mattinsalto', eta C multzotik 'Dilindan'. Eta multzo guzietatik bigarren hoberena 'Kantiniersak'. 

Ostiralean, Xiberoko 'Kantiniersak' taldea nagusitu zen Hendaiako saioan, bertako 'Kosta ala Kosta' taldeko kideekin lehiatuta. Larunbatean, Azkainen, 'Mattinsalto' etxeko taldea izan zen garaile, Amikuzeko 'Eskukula' taldeko kideekin lehian jardun ondoren.

Suhuskunen eta Baionan finalaurrekoak
Azaroaren 23, Ezkorbrutak eta Mattinsalto ariko dira Suhuskuneko herriko gelan, Ortzaizeko ikastolak antolaturik. 20:00etan afaria eta 22:30ean saioa.

Azaroaren 24, Dilindan eta Kantiniersak Baionan, Zizpa gaztetxean, Talo bertsu besta. 18:30ean taloak eta animazioa, ondoren 19:00etan saioa.

Finala Baigorrin izango da, abenduaren 1ean.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra