Nafarroako Bertsolari txapelketa 2019 2019-01-15

Nafarroako Txapelketako aurrekanporaketak asteburuan

Nafarroako Txapelketako aurrekanporaketak asteburuan
Ostiral honetan da lehena, Iruñean eta larunbatean bigarrena, Irunberrin. Hamabi bertsolari izango dira aurrekanporaketa biotan eta sei pasako dira final laurdenetara.

Otsailaren 9an hasiko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Horren aurretik, ordea, bi aurrekanporaketa jokatuko dira asteburu honetan. Urtarrilaren 18an izango da lehena, ostiral honetan, Iruñean eta 19an bigarrena, larunbatean, Irunberrin. Hamabi bertsolari izango dira aurrekanporaketa hauetan eta sei pasako dira final laurdenetara. Finala martxoaren 23an izango da.

Urtarrilak 18, 19:30etan Txantreako Auzotegin
    Joana Ziganda Olano (Oskotz)
    Diego Riaño Barroso (Leitza)
    Aitor Irastortza Arrizurieta (Azpirotz)
    Sahats Aleman Sadaba (Iruñea)
    Mintxo Astiz Goñi (Barañain)
    Idoia Granizo Uribarrena (Altsasu)


Urtarrilak 19, 17:30etan Irunberriko Gizarte Etxean
    Xabat Illarregi Marzol (Leitza)
    Endika Legarra Nuin (Iruñea)
    Oskar Sanz de Acedo Pollan (Iruñea)
    Ander Baiano Saralegi (Barañain)
    Egoitz Gorosterrazu Elizagoien (Ituren)
    Saats Karasatorre Martinez (Etxarri Aranatz)

Bertolariek egin beharreko lanak
Zortziko handian binaka hiruna bertso osatu arte.
Zortziko txikian binaka hiruna bertso osatu arte.
Hamarreko txikian binaka hiruna bertso osatu arte.
Kartzelako lana:
            Zortziko txikian bi punturi erantzun.
            Gaia emanda bakarka bi bertso.


Arkaitz Goikoetxea, Joseba Beltza eta Saioa Mitxelena izango dira epaile bi aurrekanporaketetan, eta haiena izango da bertsolarien jarduna epaitzeko ardura.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra