Gazte sariketak 2019-01-21

Saats Karasatorre irabazle Mariano Izeta sariketan

Saats Karasatorre irabazle Mariano Izeta sariketan
Pasa den ostiralean jokatu zen finala, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean, 80 bat entzuleren aurrean. Bertsotan: Saats Karasatorre, Josu Sanjurjo, Mikel Lasarte, Sarai Robles, Irati Majuelo eta Amaia Elizagoien.

Pasa den ostiralean jokatu zen Nafarroako bertsolari gazteen Mariano Izeta sariketako finala, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean, 80 entzuleren aurrean. Saats Karasatorre Etxarri Aranazko bertsolariak jantzi zuen txapela, 246 puntu bilduta. Haren atzetik sailkatu ziren Josu Sanjurjo (242,5), Mikel Lasarte (242), Sarai Robles (231,5), Irati Majuelo (214,5) eta Amaia Elizagoien (211). Lasarterentzat izan zen bertso onenaren saria, koplen ariketan utzitako lehen bi aleengatik.

Bi kanporaketa eta finala izan ditu Mariano Izeta Sariketako VIII. edizioak. Irurtzunen eta Lizarran jokatu ziren kanporaketak. Xabat Illarregik ere finalean behar zuen, baina ezin izan du parte hartu eta Irati Majuelok, sailkapen postuan hurrengoa zenak, kantatu zuen leitzarraren ordez.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra