Xantiren Unibertso Zabala 2019-03-14
Xanti Zabala 'Lexo' (1942-2012) bertsolariaren bertso jarriak kantatuko dituzte larunbat honetan Hondarribian, Xantiren Unibertso Zabala bere omenezko ekitaldian. Hauspoa sailako Udaberriz liburuan daude bilduta Zabalaren bertso jarriak eta hango hautaketa eskainiko dute larunbatean, Itsas-Etxean, 18:30etan hasita. Antolatzaileek
Zabalak bat-batean zein bertso jarrietan egin zuen bidea. Bertso idazten bereziki lan handia egin zuen, oso estilo landuan, finean. Hona adibide bat:
«Ustelduz goxatutzen den
fruitua da mizpira
gainerako denak doaz
zabortegi saskira
Geure burua ta bestez
nahi badugu aixkira
behar duenari eman
laguntza, ez azpira
Bide horrek garamatza
zeruko mahastira
Eta zerurik ez balitz
on egina aski da»
Xanti Zabala
Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08
Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28
Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26
Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15
Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga - elkarrizketa 2024-03-13