'Hegotik Iparrerantz' 2019-03-14

Aitor Sarasuaren ibilbidean oinarritako ekitaldia Aretxabaletan larunbatean

Aitor Sarasuaren ibilbidean oinarritako ekitaldia Aretxabaletan larunbatean
Ekitaldian besteak beste, Anje Duhalde, Mixel Ducau, Caroline Phillips, Maitena Beheran eta Xebastian Sedez musikariek; Miren Artetxe, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariek eta Ildoka antzerki taldeak hartuko dute parte eta sarreren salmentarekin jasotakoa VHL sindromea ikertzera bideratuko da.

Aitor Sarasua Maritxalar zenaren ibilbidea oinarri izango duen ekitaldia antolatu dute larunbat honetarako Aretxabaletan. 18:00etan da hitzordua, Ibarra kiroldegian. Bertsoa, kantaldia, dantza eta antzerkia bilduko dituen ikuskizuna izango da, Hegotik Iparrerantz goiburupean. Ibarra

Ekitaldian Miren Artetxe, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Ainhoa Agirreazaldegi ariko dira bertsotan. Bertsolariez gain, oholtzan izango dira Anje Duhalde, Mixel Ducau, Caroline Phillips, Maitena Beheran eta Xebastian Sedez musikariak eta Ildoka antzerki taldea ere.

Ikuskizunak Von Hippel Lindau sindromearen ikerketak bultzada eman nahi dio
Aitor Sarasuaren inguruko ekitaldi honek badu helburu Von Hippel Lindau sindromearen ikerketak bere garapenerako bultzada ere. Ezaugarri genetikoek sortutako gaitza da Von Hippel Lindau sindromea, gorputzean hainbat tumoreen hazkundea eragiten duena. 36.000 pertsonen artean bakarrari eragiten dio sindrome honek eta horregatik egiten du bere detekzioa eta tratamendua hain zaila,  oso gutxi ikertu baita gaitzaren inguruan.

Hori horrela, 2018. urtean, Sendabide elkartea sortu zen, VHL sindromea daukaten pertsonen elkargune izatea, ezagutza eta sentsibilizazioa sustatzea eta gaixotasunaren ezagutzan eta tratamenduan aurrera egiteko ikerketa proiektua bultzatzeko helburuekin.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra