Nafarroako Bertsolari txapelketa 2019 2019-03-15

Bertsolariak finalean onena emateko gogoz eta arduraz

Beren onena emateko gogoz eta arduraz doaz zortzi bertsolariak Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalera. Gaur izan da aurkezpena Anaitasuna kiroldegian. Bertan izan dira Alaitz Rekondo Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakaria, Ander Perez koordinatzailea eta Maider Beloki Iruñeako Kultura zinegotzia.

Horiekin batean, finaleko zortzi protagonistak: Eneko Lazkoz Martinez, Xabier Terreros Gartzia, Joanes Illarregi Marzol, Eneko Fernandez Maritxalar, Julio Soto Ezkurdia, Xabat Illarregi Marzol, Julen Zelaieta Iriarte eta Xabier Maia Etxeberria.  

Joxema Leitzak jarriko dio txapeldunari txapela, berak bertsolaritzan egindako lana eskertuz. Leitza, bertsolaria, Nafarroako Bertsozale Elkarteko eragile eta bertsolaritza irakasle izan da besteak beste, eta egun ere zeregin horretan dabil Arbizun. 

Finala martxoaren 23an da Iruñean, Anaitasuna kiroldegian, 17:00etan hasita. Bertsoa.eus-ek zuzenean emango du.

Albiste gehiago

XXVII. BBK sariketa 2019-04-04

Durangaldea nagusi BBk sariketan