Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2019-11-15

Igandean Arrasaten Gipuzkoako lehen final-erdia

Igandean Arrasaten Gipuzkoako lehen final-erdia

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo final-erdia jokatuko da igandean Arrasaten. Arratsaldeko 17:00etan hasita, honako sei bertsolari hauek ariko dira Urkape kiroldegian:

Agin Laburu
Eñaut Martikorena
Nerea Elustondo
Unai Mendizabal
Iñaki Apalategi
Unai Gaztelumendi

Aurkezle lanetan Iker Iriarte ariko da.

Bertsolariek egin beharreko lanak

    Binaka, gaia emanda, hamarreko handian hiruna bertso.
    Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
    Binaka, gaia emanda, 6 puntuko motzean hiruna bertso.
    Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte.
    Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

Irabazlea finalera sailkatuko da zuzenean.

 

Beste bi final-erdiak

Azaroaren 24an, 17:00etan, Oiartzunen, Elorsoro kirodegian

Beñat Gaztelumendi
Iñigo Mantzizidor
Alaia Martin
Amaia Iturrioz
Asier Azpiroz
Ane Labaka

Aurkezle lanetan Inaxio Usarralde ariko da.

Abenduaren 2an, 17:00etan, Tolosa, Usabal kirodegian

Oihana Iguaran
Jon Maia
Jokin Uranga
Iban Urdangarin
Beñat Lizaso
Haritz Mujika

Aurkezle lanetan Saroi Jauregi ariko da.

 

Finala abenduaren 14an izango da Donostian, Illunben

 

Sarrerak salgai

Hiru final-erdietako zein Illunbeko finalerako sarrera salgai daude sarean www.bertsosarrerak.eus gunean.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra