II. Edizioa 2019-11-15

Taldekako Xilabako finala Izturitzen

Taldekako Xilabako finala Izturitzen

Taldekako Xilabako finala jokatuko da larunbat honetan Izturitzen 'Ez otoi pentsa' eta 'Hasta la 2toria' taldeen artean. Ez otoi pentsa taldea Miren Artxete, Gorka Artetxe eta Josu Txoperenak osatzen dute. Hasta la 2toria taldea, Elixabet Etxandi, Lur Renteria, Maddi Sarasua, Hodei Renteria eta Leire Laskaraik. Finala Izturitzeko Herriko Gelan izango da, bazkalostean, 12:00etatik aurrera.

Irailaren 20an hasita

Irailaren 20an hasi zen Xilaba eta azaroaren 16an jokatuko da finala Izturitzen, bazkalondoan. Bidean 34 bertsolarik hartu dute parte bederatzi taldetan. 12 saio jokatuko dira. Bertsoa.eus ere finalean izango da bertako bertso hautaketa sareko plazara ekartzeko.

Taldekakoa eta buruz burukoa, txandaka

Aurtengoa bigarren taldekako Xilaba da Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoan. Iaz heldu zion Bertsularien Lagunak elkarteak dinamika honi eta aurrerantzean buruz buruko txapelketa eta taldekakoa txandakatuko dituen dinamika lehenetsi du. Heldu den urtean buruz burukoa jokatuko da.

(Erredakzioa)

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra