Finala maiatzaren 30ean Aian
Finalaurrekoak: Azpeitiko Zaharrak Berri Vs Leintz, maiatzaren 9an Oñatin; Txingudi Vs Zumarraga-Urretxu, maiatzaren 16an Tolosan.
Azpeitian jokatu zen atzo finala
Felix Irazustabarrenaren eskutik jaso zuen txapela Motxian bertso-eskolako zarauztarrak. Kattalin Arabolaza oiartzuarra gelditu zen bigarren. Biak ariko dira Euskal Herrikoan Gipuzkoako ordezkari. Idatzizkoa ere Urbitartek irabazi zuen.
Finala maiatzaren 30ean Aian
Ostiralean, Hernanin, Txingudiko taldea eta hernaniarrak ariko dira kantuan. Larunbatean, Soraluzen, Leintz eta Debabarreneko Xarmaginak taldea.
Elikagunean, 19:30etan afaria eta ondoren saioa
Zortzitik sei bertsolari berriak dira finalean. Txapelduna eta txapeldunordea Euskal Herriko finalera sailkatuko dira.
vi. edizioa da aurtengoa
Banakako formatura itzuliko da berriz Señora. Sei bertsolariko bi kanporaketa eta finala izango ditu: Hendaian eta Zizur Nagusian kanporaketak; Plentzian finala ekainaren 6an. Saio guztiak gaztetxeetan dira.
Apirilaren 25ean kanporaketak eta finala
Zortzi bertsolari ariko dira kantuan: Iratxe Ibarra, Juanjo Respaldiza, Kristina Mardaras, Nahikari Gabilondo, Oihane Perea, Manolo Arozena, Serapio Lopez eta Bittor Elizagoien.
Eskkolarteko txapelketak abian
14-18 urte bitarteko hamar bertsolari gazte ariko dira kantuan Atekabeltz gaztetxean, 18:30etan. Lehen bi sailkatuak Euskal Herriko finalera sailkatuko dira. Apirilaren 24an Gipuzkoako finala jokatuko da Azpeitian.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa udazkenean
Herrialdeetako txapelketetan jokoan zeuden 42 txarteletatik 18 Euskal Herrikoan lehen aldiz kantatuko duten bertsolariek eskuratu dituzte. Ordezko postuan gelditu diren bostak Euskal Herrikoan kantatu gabeak dira. Behin-betiko zerrenda izen-emateak argituko du.
2026: Euskal Herriko Txapelketako urtea
Datua: herrialdeko txapelketatik datozen bertsolarien ordezkaritza % 40 inguru berrituko da. Martxoan argituko da parte hartzeko eskubidea duten bertsolarien zerrenda, Arabako finala jokatzean.
Bertsoa.eus-en zabalkunde datuak - 2025
Zabalkundeak instagramen izan du gorakadarik handiena eta webguneko trafikoa zertxobait apaldu egin da. 2025ean 2.000 eduki argitaratu ditu.
Adimen Artifiziala bertsolaritzan
Adituek hor ikusten dute balizko ekarpen nagusia. Bai hizkuntzari lotutako adimen artifizialari dagokionez (itzultzaile automatikoak, transkribatzaileak... eta beste) eta baita informazio multzo handi bati lotutako adimen artifizialari dagokionez ere.