Zer da bertsoa.eus?

Bertsoa.eus bertsolaritzaren plaza digitala da: plazaz plazako jardunaren isla izango den interneteko proiektu integrala. 2006an sortu zuen Bertso Plaza Digitala Elkarteak, eta gaur egun Librean Kooperatiba Elkarte Txikiak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak lankidetzan garatzen dugu. Bertsolaritzaren sormen eta informazio edukiak eskaintzen ditugu, formatu eta euskarri ezberdinetan, zuzenean zein diferituan, ikus-entzunezkoei lehentasuna emanaz. Bertsolaritza bere aniztasunean bildu eta sareratzeko lanean dihardugu, bertsozalegoari eta gizarte osoari bertsolaritzaz eta ahozkotasunaz gozatzeko kalitateko zerbitzua eskainiaz.