EHBT26-Eibar2026-11-05
Nerea Ibarzabal Salegik egunak behar izan ditu loaren ohiko erritmoetara itzultzeko. Baina “arrazoi on batengatik”. Eibarko poza oraindik gorputzean duela erantzun ditu galderak. Finalaurrekoen lehen fase honetan, Bertsoa.eus-ek elkarrizketa patxadatsuagoak eskainiko dizkizue saioetako irabazleekin, oholtza gaineko lanak amaitu eta zenbait egunetara.