Podcasta
Lierni Elortzak ez zuen bertsoa etxetik jaso, baina unibertsitate garaian zaletu bazen zaletu, haren bizitzako ardatzetako bat izan da bertsoa, sekula bertsotan egin ez badu ere. Segura Irratian bertso saioak onduz, Bertsozale Elkartean hamaika lan eginez eta Seguratik Azkainera bizitzera joanda, Ipar Euskal Herrian Txapelketen bueltan epaile, gai jartzaile zein idazkari aritutakoa da.
Bertso bizipen interesgarria Elortzarena, Bertsolari Bertsozale podcastaren 139.a.