Euskal Herriko bertsolari txapelketa 2026
Oraindik ez da lehenengo bertsoa puntuatu. Ez dago sailkapenik, ezta saio baten aurreko ohiko tentsiorik ere. Baina Txapelketa hasi dela sumatzen da dagoeneko. Bertsolariak, gai-jartzaileak, epaileak eta antolakuntzako kideak elkartu dira Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, 2026ko Euskal Herriko bertsolari txapelketaren aurkezpenean.