Sariketak
50garren urtera iritsi da aurten bertsolari gazteei zuzendutako Lizardi saria. Zarauzko bertso-eskolak Zarauzko Udalaren laguntzaz antolatutako ekimenak azpimarratzeko ibilbidea egin du bost hamarkadetan zehar. Aurreko asteetan 16 bertsolarik bi kanporaketa jokatu ostean, ostiral honetan, irailaren 4an jokatuko da finala. 22:00etan izango da Zarauzko Modelo aretoan. Martin Abarrategi, Maddi Aiestaran, Haira Aizpurua, Bittor Altube, Haizea Arana eta Irantzu Idoate ariko dira kantuan. Bertan izango da bertsoa.eus ere