Donibane Lohitzuneko Jai Alai frontoian 17:00etan
Finalistak: Maddi Ane Txoperena, Miren Artetxe, Aitor Servier, Irantzu Idoate, Maddalen Arzallus eta Elix Etxandi. Finalisten batez besteko adina 30 urtekoa da eta 20 urteko belaunaldiartekotasuna izango du. Maialen Hiribarrenek jarriko dio txapela txapeldun berriari, Seaskan bertso eskolak hedatzen egindako lanaren aitortzen. Lehen bostak Euskal Herriko Txapelketarako txartela eskuratuko dute.