Berriak

Jon Agirresarobe Lopetegi 'Torrotxo' - Bertsolari Bertsozale podkasta2024-05-17

«Lagunartean bildu eta bertsotan egitea izan da bertsolaritzak eman didan gauzarik ederrena»

Bertsolaritzan bete-beteko ibilbidea du Torrotxok eremu askotan: bertsolari eta Orioko bertso-eskolako kide, eta Bertsozale Elkarteko ardura postuetan bide luzea egina, sustapen eragile zein koordinazio lanetan. Badaki zerbait lau Txapelketa Nagusiko antolakuntzaren kargaren berri. Egun, kultur dinamitzaile dabil Orion.