EHBT262026-11-28
Nerea Ibarzabal Salegi matematikoki finalista da Gasteizko saioa irabazi ostean, 760,5 puntu lortuta. Katagorri baten paperetik egin du hasierako agurra negurako ezkurrak gordetzen, eta zera esan du: “baina ez da gorde ta gorde, halako era xurretan, jasotzekotan ezin da egon emateko beldurretan”. Eta eman du bai gaur ere, eman duenez. Ibarzabalekin batera Sustrai Colina Akordarementeria eta Beñat Gaztelumendi Arandia ere Iruñera begira jarri dira Gasteizko saioa ederrean.