Gernikako Jai-Alai pilotaleku ederrean kantuan aritu ziren Aitor Mendiluze Gonzalez, Aner Peritz Manterola, Joanes Illarregi Marzol, Ane Labaka Mayoz, Aitor Bizkarra Ruiz eta Agin Laburu Rezola. Igor Menika Bengoetxeak egin zituen gai-emaile lanak. Bertsoaldiak ikus-entzuteko moduan dituzue.
Aitor Mendiluze Gonzalez izan da nagusi Gernikan 713 punturekin. Estu egon da sailkapena, bigarren eta hirugarren postuetan berdinduta 707 punturekin Aner Peritz Manterola eta Joanes Illarregi Marzol, ondoren Ane Labaka Mayoz, Aitor Bizkarra Ruiz eta Agin Laburu Rezola, guztiak puntu gutxiren aldearekin. Igor Meñika Bengoetxeak egin ditu gai-jartzaile lanak. Kronika eskura duzue Bertsoan.
Mende erdia da gaur Fernando Aire Etxart “Xalbador” hil zenetik. Urteurrenaren atarian bertsoak lau mugarritara ekarri du urepeldarraren bertso bide emankorra, artxiboetako irudiak arakatuz. Gure aitortza xumea bertsolaritzaren eta euskal kulturaren ikur handietako bati.
1976ko azaroaren 7an zendu zen Fernando Aire Etxart “Xalbador”. 50 urte betetzear direnean Bertsoa.eus-en ikus-entzunezko txiki bat ondu dugu artxiboak arakatuz, urepeldarraren bertso bidean lau mugarri azpimarratuz.