Tolosako Usabal kiroldegian mila lagunetik gora batu ziren sei bertsolari entzuteko: Julio Soto Ezkurdia, Amaia Iturriotz Etxaniz, Eli Pagola Apezetxea, Aitor Servier Etxexuri, Unai Mendiburu Valor eta Oihana Bartra Arenas. Euskal Herriko bertsolari txapelketako bostgarren saioaz gozatzeko modua duzue Bertsoa.eus-en
Julio Soto Ezkurdiak lehen postua eskuratu zuen Tolosan. Oholtzatik jaitsi orduko erantzun zituen Bertsoaren galderak. Sotoz gain, beste bost bertsolarien iritzia ere batu dugu.
Iritziarena atalean Euskal Herriko bertsolari txapelketako saioei buruzko iritziak batzen jarraitzen dugu Erika Lagoma Pombar eta Maddi Aiestaran Iparragirreren eskutik. Lagoma izan zen Donapaleuko saioan eta "Gibeletik aitzinera" kontatu digu. Entzuteko eta irakurtzeko aukera duzue.
Donapaleuko Airetik gelak itxura ederra hartu zuen sei bertsolari entzuteko: Saioa Alkaiza Guaiar, Oihana Iguaran Barandiaran, Maider Arregi Markuleta, Eneko Lazkoz Martinez, Iñáki Viñaspre Simon eta Sarai Robles Vitas. Euskal Herriko bertsolari txapelketako laugarren saioaz gozatzeko modua duzue Bertsoa.eus-en.
Saioa Alkaiza Guiarrek lehen postua eskuratu zuen Donapaleun. Oholtzatik jaitsi orduko erantzun zituen Bertsoaren galderak. Alkaizaz gain, beste bost bertsolarien iritzia ere batu dugu.
Julio Soto Ezkurdia, Amaia Iturriotz Etxaniz, Eli Pagola Apezetxea, Aitor Servier Etxexuri, Unai Mendiburu Valor eta Oihana Bartra Arenas aritu ziren kantuan Tolosan.Seirek erantzun zituzten Bertsoa.eus-en galderak.