Hamarreko Txikia. Nerea Ibarzabal eta Asier Azpiroz

Berriak

EHBT26-Eibar2026-11-05

“Plazan egoten naizen moduan sentitu nintzen, bertako erreferentziak ekartzeko logikan”

Nerea Ibarzabal Salegik egunak behar izan ditu loaren ohiko erritmoetara itzultzeko. Baina “arrazoi on batengatik”. Eibarko poza oraindik gorputzean duela erantzun ditu galderak. Finalaurrekoen lehen fase honetan, Bertsoa.eus-ek elkarrizketa patxadatsuagoak eskainiko dizkizue saioetako irabazleekin, oholtza gaineko lanak amaitu eta zenbait egunetara.