Bertsolari Bertsozale podcasta
Jon Martin Etxebeste da aste honetako gonbidatua Bertsolari Bertsozale podcastean. Oiartzungo ikastolan hasi zen bertsolaritza lantzen, errimen jolasa gustatu zitzaion Martin umeari, eta ondoren bertsozaletu zen. Eskolartekoetan irabazteak bultzatu zuen bertsolaritza gehiago lantzera eta Bilbora ikasten joan zen garaian indartu zen lanketa hori. Gipuzkoan azpitxapeldun 2003an, besteek berekiko zuten begirada aldatu zuen hark, esan digunez.
Gaur egun EHUn irakaslea, oroz gain aita lanek kupatzen diote eguna Jon Martini, baina arretaz jarraitzen du bertsolaritza. Jon Martinen bertso bizipenak, Bertsolari Bertsozalen.