Finalaurrekoen faseari hasiera eman zion Larraun-Lekunberriko saioak. Plazaola kiroldegia jendez lepo zela, fase berria estreinatu zuen seikotea hau: Amets Arzallus Antia, Beñat Gaztelumendi Arandia, Saioa Alkaiza Guallar, Xabat Illlarregi Marzol, Xabat Galletebeitia Abaroa eta Gorka Pagonabarraga Agorria. Aizpea Garmendia Iartzak egin zituen gai-emaile lanak.
Amets Arzallus Antiak Lekunberriko saioa amaitu orduko, oholtza gainean erantzun zituen Hitzetik Hortzeraren galderak. Gainontzeko bost bertsolariak berriz Bertsoa.eus-en mikrofono aurrean jarri ziren euren momentuko gogoeta eta sentimenduen berri emanez. Guztiak ikus-entzuteko moduan daude.
Amets Arzallus Antia izan da garaile goraino bete den Plazaola kiroldegian. Gertu izan du Beñat Gaztelumendi Arandia. Ondoren sailkatu dira Saioa Alkaiza Guallar, Xabat Illlarregi Marzol, Xabat Galletebeitia Abaroa eta Gorka Pagonabarraga Agorria. Saioaren kronika irakurgai duzue.