Udako bertso uzta
Oraindik udan gaudela gogoratuz, abuztu amaieran, Lakuntzan eta Hondarribian egin ziren bertso jaialdietakoko hautaketa sarean da.
Lakuntzan, Ekhine Zapiain Arlegi, Alaia Martin Etxebeste eta Eneko Lazkoz Martinez aritu ziren kantuan, Ibai Hernaiz Ormaetxearen esanetara. Hondarribian aldiz, Karlos Aizpurua Etxartek gaiak jarrita, Maialen Lujanbio Zugasti, Xabat Illarregi Marzol, Nerea Ibarzabal Salegi eta Miren Aizpurua Plaza izan ziren oholtza gainean.