Bertsolari Bertsozale podcasta
Sergio Ernandez Errea, "Txentxo" peto gorria jantzita ikusiko dugu sarri. Txapelketari eusteko ezinbestekoa den boluntario horietako bat da. Muntaia eta desmuntaia lanean aritzen da, eta oro har, behar den horretan laguntzeko prest izaten da "Txentxo". Mezkiritzen jaioa, familia erdaldunekoa, Burlatako ikastolako irakasle batek sartu zion bertsoaren harra. Mezkiritz inguruan zaletasun handirik ez eta, gaztetan, kaseteak grabatu eta buruz doinuak eta bertsoak ikasten zituen . Bertso bizipenak kontatzeaz gain, Txapelketako boluntario lanak eman dionaz aritu zaigu. Eskura duzue Bertsolari Bertsozale podcastaren 140. atala.