40. edizioa aurten 2024-07-08

Aitor Bizkarrak irabazi du Basarri Bertsopaper Saria

Aitor Bizkarrak irabazi du Basarri Bertsopaper Saria
Bizkarrak «Portuak eta aingurak: itsas-alegia laguntasunari» bertso sortarekin irabazi du saria. Ostegunean aurkeztuko du sorta Bertso Astearen baitan.

Aitor Bizkarra Ruizek irabazi du 40. Basarri Bertsopaper sariketa Portuak eta aingurak: itsas-alegia laguntasunari sortarekin. Unai Muniain, Nahikari Gabilondo eta Andoni Egañak osatu dute epaimahaia eta honela baloratu dute Bizkarraren lana: «Gaiari heltzeko egileak hartutako ikuspegia orijinala iruditu zaigu oso. Itsas terminologiak eskaintzen dituen aukerak ongi baino hobeto baliatu ditu bestelako kontuez aritzeko. Literatur baliabideak egoki darabilzki eta esanindarrari mesede egiten dioten erreferentziak ere – Prestige, Atlantida, Anari, Rimbaud…-  tentuz hautatuak dira. Bertso egitura oso klasikoa izan arren  -neurri, errima, doinu- bertsoek ohikoan uzten dieten baino tarte handiagoa uzten dio irakurle edo entzule bakoitzaren interpretazioari».

Basarri Bertsopaper Sariaren 40. edizio honetan, guztira 12 lan aurkeztu dira. Irune Urbieta Kultura zinegotziak azaldu duen moduan, «nabari da herri honek izan duen bertsolaritzarako eta sormenerako grina oraindik bizirik dela eta pozgarria da urtetik urtera ain maila oneko lanez gozatzeko aukera izatea».

Sari banaketa ekitaldia Bertso Astearen baitan egingo da datorren uztailaren 11n, bertso musikatuen saioaren ostean. Txapelarekin batera 1.800 euroko saria jasoko du Bizkarrak.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu