Aitor Bizkarra Ruiz - UIK-en emandako hitzaldia 2024-08-26

Egoera sozio-ekonomikoari kantatzen al zaio?

Aitor Bizkarra Ruizek Egoera sozio-ekonomikoari kantatzen al zaio? izenburuaren inguruan hitz egin zuen bertsogintzari buruzko ikastaroan. «Ze erlazio du oro har arteak politikarekin eta, partikularki, bertsogintzak? Galdera horretatik abiatuta helduko diot bertsogintzan politikak duen tokiaren auziari. Bestalde, bertsogintzaren ezaugarri behinena bat-batekotasuna dela esaten badugu, ez gara astakeriarik esaten ari. Horiek horrela, zein inplikazio ditu bat-batekotasunaren elementuak bertsogintzaren eta politikaren arteko bidegurutzean? Bat-batean (alegia, modu ez erreflexiboan) egiten ditugun gauzetan zentzu komun dominantea erreproduzitzea da ohikoena. Horregatik, nire hipotesia honakoa da: bertsogintzan zentzu komunarengatiko edo markoarengatiko hegemonia-borrokak existitzen dira».

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza