Imanol Artola Arretxe ´Felix' - Bertsolari bertsozale podkasta 2025-01-24

«Gai-jartzaile berriei bidea egiten lagundu behar diegu»

2025/podkasta_bertsoa/6-BBImanolArtolaFelix250120.mp3.mp4
Umetatik hoskidetasunak liluratu zuen Imanol Artola eta hor ikusten du bertsozaletasunerako hazia. Bertsolamintzan gai-jartzailetatzari buruzko gogoetan hizlari aritu zen amezketarra. Bertsolaritzari buruzko irratsaioa egiten du Tolosaldeko Ataria Irratian.

Xan Alkhat

Imanol Artola Arretxe Felix (Amezketa, 1989) dugu aste honetako gonbidatua Bertsolari Bertsozale podkastean. Felixek batez ere gai-jartzaile munduan egin du bidea bertsolaritzan eta plazan gehien dabilenetako bat da amezketarra. Txikitatik hoskidetasunak liluratu zuen eta hor ikusten du bertsozaletasunerako hazia. Bertso eskolako bidea eginda, 2014an gai-jartzaile ikastaroa egin zuen Bertsozale Elkartearen eskutik eta hor abiatu zuen bidea.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza