Eñaut Martikorena Lizaso - Aixita Sariketako irabazlea 2026-02-10

«Hainbat unetan entzuleekin konektatuaren sentipena izan nuen»

«Hainbat unetan entzuleekin konektatuaren sentipena izan nuen»

Eñaut Martikorenak (Hernani, 1995) Aixita Sariketa irabazi berri du Irurtzunen. Kantukide guztiekin lehen aldiz partekatu zuen oholtza hernaniarrak, berak aitortu duenez. Txapelketa urtea izango du aurten Martikorenak, Euskal Herrikorako txartela eskuratua baitu. 2022an finalerdietako bigarren itzulira sailkatu zen. Aixita Sariketako balorazioaz eta Euskal Herriko txapelketaz galdetu dio Bertsoak Aixitako irabazleari. 

Aixita Sariketa irabazi berri duzu Irurtzunen. Nola joan zen sariketa eta nola sentitu zinen zu bertsotan?
Nik uste saioan zehar ale onak izan zirela eta lehia formatupeko ohiko iraupen eta bestelako ezaugarrietara ohituta daudenentzat entretenigarria izan zela.

Nire buruari dagokionez ideiez ondo sumatu nintzen. Osatzeko erraztasunari dagokionez nahi baino nekezago baino gaizki ez, eta motorra berotu ahala hobetzen. Hainbat unetan entzuleekin konektatuaren sentipena ere izan nuen.

Nolako plaza da Aixita Sariketa bertsotarako?
Ariketei eta hauek aurkezteko erari dagokienez oso txapelketako moldeko sariketa da eta berezitasun handiena ziurrenik kartela osatzeko era da. Horren ondoriozko bitxikeriatxo pertsonala adinez gertu antzekoak izan arren denekin ere aurreneko saioa nuela, eta kantukide berriak probatzea beti da freskagarria.

Eñaut Martikorenarentzat txapelketa urtea izango da aurtengoa. Kokatzeko lagungarri gertatzen al dira sariketa hauek?
Oro har jendaurreko saioak mesedegarriak direla esango nuke haietan behar den aldartea eta egonarria lortu zein mantentzeko, zenbakiratua izatearen aldagaiaz ere, pisu gutxiagoz ziurrenik, antzekoa esan daiteke.

Kokatzearekin txapelketarako norberaren aurreneurketa esan nahi bada ez nuke esango eta nahi ere ez dut nahi.

Oraindik goiz da Euskal Herriko Txapelketaz hitz egiteko baina bertso munduan kontua presente dago. Nola bizi ditu Eñaut Martikorenak txapelketa aurreko hilabete hauek eta nola planteatu nahi zenuke txapelketa bera?
Egia esan oraingoz ez gara hasi txapelketerako bereziki biltzen baino guk gutxiagotan bada ere bestela ere badaukagu ohitura. Bestalde, norbaitek galdera edo aipuren bat egiten didanean salbu, oraindik ezin esan presenteegi dudanik. Beraz ez daukat planteamendu handiegirik ahalik eta ondoen egiteko saiakeraz gain, ondo horren definizioa erabakien unerako erreserbatuta dagoelarik.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu