Bertsolaritza eta futbola 2026-10-26

Athletic Club Fundazioak, Real Sociedad Fundazioarekin lankidetzan, BertsoDerbiaren beste edizio bat antolatu du, hogeita seigarrena, Amorebietako Zornotza Aretoan. Oraingo honetan, Athletic Club-Real Sociedad derbi partikularra ez zaio zuzenduko publiko orokorrari, baizik eta Lauaxeta Ikastola, Andra Mari Ikastola, El Carmelo Ikastetxea eta Karmengo Ama Ikastetxeari.
Onintza Enbeita, Txaber Altube eta Jon Maia ariko dira bertsotan athletic zaleen aldetik, eta Maddi Aiestaran, Aitor Tatiegi eta Amets Arzallus Realeko zaleen aldetik. Bestalde, Xabier Irakulis izango da gai-jartzaile. Bertsoa, umorea eta hausnarketa, gizonezkoen futboleko derbiaren atarian.
2012. urteaz geroztik, bertso derbia Athletic Club-Real Sociedad derbiaren aurreko kultur ekitaldia da. Athletic-en eta Realaren fundazioen lankidetzaren fruitu, euskal kultura eta lehia osasuntsua sustatzeko helburua du, besteak beste. Aurten, zuzenean ikasleei helaraziko zaizkie balore horiek.
Kartel berezia
Aurtengo kartela Bilboko IES Ibarrekolanda BHI ikastetxe publikoko Publizitate Grafikoko Graduko ikasleek sortutako bost kartelen artean aukeratu da. Aukeratua Martxel Mendizabalek egindako kartela da. Ibarrekolandako ikastetxeko bertako irakasleek, Athletic Clubeko marketing saileko ordezkariek eta Athletic Club Fundazioko kideek osatu dute epaimahaia.
EHBT26 2026-10-24
Igotz Alkorta Irastortza