Ignacio Aldekoa Kultur Etxean 2010-06-17

"Erregea eta Bufoia" gaur Gasteizen

Ander Lipus aktoreak eta Andoni Egaña bertsolariak parte hartuko dute ikuskizunean. Unai Elizasuk gidatuko du saioa. Emanaldia iluntzeko 20etan hasiko da.
 Denbora da jada "Erregea eta Bufoia" emanaldia egiten hasi zirenetik. Unai Elizasuk gidatuta, Ander Lipus aktorea bertsolari bat baino gehiagorekin aritu da.

 Saioaren filosofia honakoa da: bertsolaria beti sentitu izan da eroso oholtzan, beti izan da erregea. Ander Lipusek, ordea, erregetza hori zalantzan jarri nahi du. Hala, bertsolariarekin batera aritzen da gai-jartzaileak jarritako gaiei erantzuten: ofizioka, bakarka, puntuka... Kantatu beharrean, ordea, hitzez erantzuten dio gaiari, une bakoitzean pertsonaia bat aukeratuta.

 Gaur Gasteizen egingo dute emanaldia, Ignacio Aldekoa Kultur Etxean, iluntzeko 20etan hasita. Ander Lipusekin batera, Andoni Egaña ariko da Unai Elizasuren aginduetara.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu