Deiadar Elkarteak antolatuta 2010-09-30

Xalbador Eguna urriaren 9-10ean egingo da, eta aurten Xanpun bertsolaria ere omenduko dute

Xalbador Eguna urriaren 9-10ean egingo da, eta aurten Xanpun bertsolaria ere omenduko dute
Xalbador Eguna urriaren bederatzian eta hamarrean izango da aurten, larunbat eta igande. Uxue Alberdi, Jean Loui Laka, Juan Joxe Eizmendi Loidisaletxe eta Sebastian Lizaso izango dira betsotan, Joxe Mari Iriondoren esanera, igandean bazkalondoan. Deiadarra Elkartearen arabera "Xalbadorren aitzakia hartu eta euskararen egun bat egitea da ekimenaren xedea".

Aurtengo edizioan, Fernando Aire Xalbador bera ez ezik,  Manuel Sein Xanpun Urruñako bertsolaria ere omenduko dute Urepelen. Xanpun Xalbadorren ondorengo belaunaldiko bertsolari erreferenteetako bat izan da,  gaurko belaunaldi gazteekin ere kantatu zuena. 2006an hil zen.

Ilunabar literarioa eta Xalbadorren etxolara bisita
Urriaren bederatzirako Ilunabar literarioa antolatu dute. Lagunarteko afaria izango da eta gaualdia eskainiko dute Xendarineko ahizpak, Ander eta Imanol, eta Zabalen Anaiek.
Igande goizean Xalbador bertsolariaren etxolara joango dira bisitan. Meza ere izango da Emile Larrek emana eta Xalbadorren hilobia bisitako dute ondoren. Gero bazkaria eta bazalostean bertso jaialdia: Uxue Alberdi, Jean Loui Laka, Juan Joxe Eizmendi Loidisaletxe eta Sebastian Lizaso, Joxe Mari Iriondok gaiak jarrita.

Iaz 300 lagun bazkaritan
Xalbador Egunak Euslal Herri osoko jendea biltzen du Urepelera, Itxaro Bethart Daiadarra elkarteko kidearen esanetan. Iaz, adibidez, 300 pertsona bildu ziren bazkarian. Heldu den urtean Urepelgo bertsolariaren heriotzaren 35garren urteurrena da, eta Bethartek aurreratu zuen zerbait handiagoa egiteko asmotan dabiltzala.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu