Xiberua, Lapurdi eta Baxenabarreko Xapelketa 2010-10-02

Saran gaur eabakiko dira finalaurreak

Ekhi Erremundegi, MIxel Aire "Xalbador II", Bixente Luku, Eneritz Zabaleta, Maindi Murua eta Xan Alkhatek kantatuko dute.
Jada bukatzera doa Xiberua, Lapurdi eta Baxe Nafarroako Xapelketako lehenengo fasea. Une honetan Odei Barroso eta Kristiñe Txoperena -irabazleak- eta Patxi Iriart eta Xumai Murua -bigarrenak- dira finalerdietarako txartela lortu dutenak. Larunbat honetan jokatuko dute hirugarren kanporaketa, Saran. Honako bertsolari hauek ariko dira kantuan:

 Ekhi Erremundegi
 Mixel Aire "Xalbador II"
 Bixente Luku
 Eneritz Zabaleta
 Maindi Murua
 Xan Alkhat

 Saioa iluntzeko 20etan hasiko da Lur Berri aretoan.

 Ekhi Eremundegi finalean aritu zen orain dela bi urteko txapelketan, eta saio ona osatu zuen han. Mixel Aire "Xalbador II" txapelketako bertsolaririk beteranoena da, lehendik ere txapelketetan zaildutakoa. Orain bi urte oso aho-zapore gozoa utzi zuen. Eneritz Zabaleta ere aritu zen orain dela bi urteko txapelketan, eta badu eskarmentua bertsotan. Xan Alkhatek orain dela bi urte eman zuen txapelketan kantatzeko pausua. Bixente Lukuk eta Maindi Muruak, berriz, lehenengo aldia izango dute aurtengoa.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu