Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2010-12-14

Beñat Ugartetxea: "ea plazako saio baten modura egiten dudan"

Gernikan lehen postua lortuta iritsi da BECera Beñat Ugartetxea. Finalean egoten hutsa sari bat omen da beretzat, baina berarekin kantatuko dutenei laguntzen saiatuko da.
 Lehenengo finala izango da larunbatekoa Beñat Ugartetxearentzat. Dena den, txapelketa batean baino gehiagotan hartu izan du parte honen aurretik. Dioenez sari bat da finalean egote hutsa. Ahalik eta gehien lagundu nahi die berarekin kantatuko dutenei.

 Txapelketako saio gehienak jarraitu ditu eta izen berriak deskubritu dituela dio. Bere saioei dagokienez, Getxoko saioa "hotza" iruditu zitzaion. Finalerdietan Gernikan kantatu zuen, eta arraro xamar joan zelakoan dago, saioa berandu hasi baitzen. Horrek mesede egin omen zion, lasaiago kantatu baitzuen. Finalerako helburu bat dauka: "ea plazako saio baten modura egiten dudan".

 Bere entrenamendua orain dela 15 urte hasi zelakoan dago. Larrabetzura joan da entrenatzera gehienbat, Etxahun Lekue, Arkaitz Estiballes eta Fredi Paiarekin batera. Onintza Enbeitarekin ere egin ditu saio batzuk.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»