Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2010-12-14

Etxahun Lekue: "Haize freskoa sartu da"

Aurtengoa bosgarren finala izango da larrabetzuarrarentzat. Txapela bere belaunaldiko norbaitek janztea gustatuko litzaioke. Orain arte gehiegi gozatu ez arren eroso sentitu dela dio.
 Aurpegi ezaguna da Etxahun Lekue Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finaletan. Aurtengoa bosgarren finala izango du, eta bere garaian bigarren egina da. Argazki berria dela onartzen du Etxahun Lekuek. Belaunaldi berri bat iritsi da finalera, eta bere belaunalditik ere aurrez inoiz finalean egon gabeko jendea sailkatu da. Horrek "poza" ematen omen dio. Dena den, garbi dauka finalean zer nahiko lukeen: "Nik inork txapela irabaztea nahiko banu nagusietako batek eramatea nahiko nuke".

 Durangoko finalaurrekoan nahiko eroso aritu omen zen, nahiz eta egunik onena eduki ez. Larunbateko saioan ere tenple berarekin aritu nahiko omen luke. Txapelketan orain arte entzundakotik gauza bat nabarmenduko luke: "haize freskoa sartu da". Lehen oso ezagunak ez ziren bertsolari batzuk agertu direlakoan dago, finalera iritsi ez arren bertsokera freskoa agertu dutenak eta publikoaren gogoan gelditu direnak: Mikel Goiriena, Julen Sololuze, Eneko Arrate... Edozein plazatan maila eman dezaketela uste du.

 Aurtengo txapelketa prestatzeko astean behin batu omen da Arkaitz Estiballesekin, Fredi Paiarekin eta Beñat Ugartetxearekin. 

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»