Zarauzko Kopla Txapelketa 2010-12-14

Amets Arzallus eta Julio Sotoren arteko buruz burukoa

Lehenik librean aritu ziren biak, ondoren objektu banari kantatu zioten eta gai baten inguruan ofizioka kantatu zuten gero. Saio umoretsua osatu zuten.
 Zarauzko Kopla Txapelketan giro ederra izan zen Zarauzko Putzuzulo gaztetxean, eta Amets Arzallusen eta Julio Sotoren arteko buruz burukoa izan daiteke horren erakusgarri nagusi.

 Lehendabizi librean kantatu zuten, "ziritik eta zorotik", hiru minutuz. Ondoren ariketa bereziagoa etorri zen. Bakoitzari objektu bat eman zioten bi minutuz ahalik eta kopla gehien kantatzeko. Julio Sotori aldaba egokitu zitzaion eta mirila Amets Arzallusi. Azken honek, gainera, musikaren laguntza ere izan zuen bere lana osatzeko.

 Dena den, entzule gehienen gogoan azkeneko ariketa geldituko zen. Striptease ikastaro bat egin dute biek, eta giroa gori-gori jartzea da helburua. Azkenean arropak ere kendu zituzten bi bertsolariek...

Albiste gehiago

Bertsolaritza eta futbola 2026-10-26

Bertso derbia ikasleen aurrean jokatuko da

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza