Bertsolamintza: "Inertziak erantzi, garena jantzi" 2011-03-04

Gaur Iruñean izango da hitzordua

Estitxu Eizagirre eta Jon Martin bertso-eskolek eskaintzen dituzten aukerez ariko dira. Ion Ansak, berriz, bertsokerak eta bertsolaritzaren sistema izango ditu hizpide.
 Joan zen larunbatean hasi zen Bertsolamintzaren aurtengo edizioa, "Inertziak erantzi, garena jantzi" izenburupean. Gaur Iruñean izango da hirugarren hitzordua, Hizkuntza Eskolan (Kaldereria 11). Arratsaldeko 18etan hasiko dira hitzaldiak.

 Lehendabizi Jon Martin eta Estitxu Eizagirre ariko dira hizlari. Hitzaldiaren izenburua honako hau izango da: "Zer ikasi behar da bertso-eskoletan? Zer desikasi?".

 Ondoren, Ion Ansak "Bertsokera(k) eta sistema(k)" izeneko hitzaldia emango du.

 19:45ak aldera eztabaida publikoa zabalduko da, hiru hizlariekin. Arkaitz Goikoetxea ariko da aurkezle eta moderatzaile lanetan.

 Hitzaldien inguruko informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu