Orixe Saria 2011-03-10

Jokin Urangak jantzi du txapela

Bere atzetik gelditu dira, hurrenez hurren, Iñaki Gurrutxaga, Iñigo Manzisidor "Mantxi", Nahikari Gabilondo, Iratxe Ibarra eta Felix Zubia.
 Joan zen larunbatean jokatu zen Orixe Sariko finala, Añorgako Antxon Aiestaran kultur-etxean. 80 lagun inguru elkartu ziren saioa jarraitzeko. Bi kanporaketa jokatu ondoren, sei bertsolari iritsi ziren azkeneko saiora. Honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Jokin Urangak                               375 puntu
 2.- Iñaki Gurrutxagak                         369 puntu
 3.- Iñigo Manzisidor "Mantxi"-k        364,5 puntu
 4.- Nahikari Gabilondok                    364 puntu
 5.- Iratxe Ibarrak                                 348,5 puntu
 6.- Felix Zubiak                                   335,5 puntu

 Saio ona atera zen, eta entzuleak gustura gelditu ziren. Bukaeran, gaztetxoen bertsopaper lehiaketako sari-banaketa ere egin zuten.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-20

Doinu berrien oihartzunari jarraika

Igotz Alkorta Irastortza

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia