Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2011-03-08

Larunbatean hasiko dira finalaurrekoak, Beran

Oskar Estanga, Eneko Lazkoz, Oier Lakuntza, Jon Barberena, Saioa Alkaiza eta Jon Elizetxe ariko dira kantuan. Finala apirilaren 9an jokatuko da.
 Orain dela bi aste bukatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehenengo fasea. Guztira 24 bertsolari aritu ziren kantuan. Horietatik 15 finalaurrekoetara sailkatu dira. Horiei Julio Soto, Estitxu Arozena eta Oskar Estanga batu zaizkie fase honetan.

 Larunbatean hasiko dira finalaurrekoak, Beran. Arratsaldeko 17:30etan izango da saioa, Kultur Etxean. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

 Saioa Alkaiza
 Oier Lakuntza
 Eneko Lazkoz
 Oskar Estanga
 Jon Barberena
 Jon Elizetxe

 Bigarren finalaurrekoa datorren larunbatean izango da, Leitzako zinema zaharrean. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

 Josu Sanjurjo
 Iñigo Olaetxea
 Xabier Terreros
 Ander Fuentes "Itturri"
 Estitxu Arozena
 Miel Mari Elosegi "Luze"

 Azkeneko finalaurrekoa hilaren 26an izango da, Elizondon, Lur aretoan. Bertan honako bertsolari hauek jardungo dira kantuan:

 Julio Soto
 Xabier Silveira
 Aimar Karrika
 Julen Zelaieta
 Iñigo Ibarra
 Aritz Saragueta

 Egin beharreko lana azken-laurdenetan egin dutena izango da:

 -Zortziko handian binaka gaia emanda 3na bertso
 -Zortziko txikian binaka ofizioka 3na bertso
 -Hamarreko txikian binaka ofizioka 3na bertso
 -Kartzelako lana:
  -Zortziko txikian bi punturi erantzun
  -Gaia emanda bi bertso doinu eta neurri librean

 Finalaurrekoetatik 8 bertsolari sailkatuko dira apirilaren 9an Iruñeko Labrit pilotalekuan egingo den finalera. 

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri