Egoitz Aizpuruk gai-jartzailetzaz hitz egingo du eta Ibon Arrizabalagak, berriz, genero roletatik askatzeari buruz. Ondoren saio esperimentala egingo da Jon Maia, Iker Zubeldia, Onintza Enbeita eta Ainhoa Agirreazaldegirekin.
Gaur izango da Bertsolamintzako azken-aurreko jardunaldia. Azkeneko bi hizlariak ariko dira Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, arratsaldeko 18etatik aurrera.
Egoitz Aizpuru gai-jartzailea hasiko da. "Gai-jartzailea emagin? Zenbateraino markatzen du gaiaren ikuspegiak eta tonuak ondorengo bertsoaldia?" da bere hitzaldiaren izenburua.
Ondoren, Ibon Arrizabalagak bertsolaritzan generoak sortzen dituen inertziez hitz egingo du "Gorbata ala amantala erantzita... andre-gizonak bertsotan biluzik?" hitzaldian.
Arratsaldeko 19:30ak aldera publikoari irekiko zaio eztabaida, Onintza Enbeitak gidatuta.
Azkenik, bertso-saio esperimentala egingo dute hitzaldietan aipatutako kontuak lantzeko. Egoitz Aizpuruk jarriko ditu gaiak, eta honako bertsolari hauek kantatuko dute:
Jon Maia
Iker Zubeldia
Onintza Enbeita
Ainhoa Agirreazaldegi
Bertsoa.com-ek zuzenean eskainiko ditu, bai hitzaldiak eta baita bertso-saioa ere.
Bertsolamintza larunbat honetan bukatuko da, Villabonan. Bertan, hizlari guztiek beren hitzaldien laburpen bat egingo dute. Honako hau izango da egitaraua:
9etan elkarretaratzea, eta ondoren hitzaldiak, Laxaro Azkunek moderatuta:
-9:30etan Andoni Egaña: "Nola gainditzen dira inertzia ideologikoak? Zenbateraino obligatzen dute?"
-9:45etan Amaia Vazquez: "Inprobisazioaren gozamena: oholtzako bertsolaria nola askatu proiekzioetatik eta unean unekoa gozatu"
-10etan Eric Dicharry: "Bertsolaritza eta umorea"
-10:15etan Egoitz Aizpuru: "Gai-jartzailea emagin? Zenbateraino markatzen du gaiaren ikuspegiak eta tonuak ondorengo bertsoaldia?"
-10:30etan Ibon Arrizabalaga: "Gorbata ala amantala erantzita... andre-gizonak bertsotan biluzik?"
-10:45etan lehen bost hitzaldien eztabaida irekia
-11:30etan kafea
-12etan, Ainhoa Agirreazaldegi moderatzaile dela, hitzaldien bigarren zatia:
-12etan Jon Martin eta Estitxu Eizagirre: "Zer ikasi behar da bertso-eskoletan? Zer desikasi?"
-12:15etan Jon Ansa: "Bertsokera(k) eta sistema(k)"
-12:30etan Oier Araolaza: "Txapelketaren kontra"
-12:45etan Fredi Paia: "Zelan eragiten dio txapelketak sormenari? Epaileak kalitate ziurtagiri?"
-13etan azken 4 hitzaldien eztabaida irekia
-14etan bazkaria "Behar zana" elkartean
-17etan bertso-saio esperimentala Andoni Egaña eta Egoitz Aizpuru gai-jartzaile direla, honako bertsolari hauekin:
Imanol Lazkano
Beñat Gaztelumendi
Amets Arzallus
Jone Uria
Uxue Alberdi
Julio Soto
Unai Iturriaga