Martxoan Bertsoa 2011-03-08

"Potto eta bere koadrila" nagusitu da bigarren kanporaketan

Asteburu honetan beste bi kanporaketa jokatuko dira. Ostiralean Aldiri tabernan izango da saioa, eta larunbatean Igartubeiti baserrian.
 Badira egun batzuk Zumarraga-Urretxuko bertso-eskolek antolatzen duten Martxoan Bertsoa ekimena martxan jarri zenetik. Hilabete osoan bertsoarekin lotutako ekitaldi ugari izango dira, eta tartean, herriko taldekako txapelketa. Ostiralean Motz tabernan izan zen kanporaketa. Eta honako talde hauek kantatu zuten:

 -Potto eta bere koadrila: Aratz Igartzabal "Potto", Endika Igartzabal eta Mikel Asurabarrena
 -Trikitilariak: Aitor Zabaleta, Iñaki Larrañaga eta Eugenio Gisasola "Lutxurdio"
 -Beteranoak: Juanjo Aranburu, Joseba Segurola eta Gorka Azkarate

 Ihauteriak izaki, taldeak mozorrotuta atera ziren oholtza gainera. Saio berezia egin zuten, agurretatik hasita. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

 Azkenean "Potto eta bere koadrila" nagusitu zen puntuetan. Oraingoz, bi kanporaketa jokatuta, horrela sago sailkapena:

 1.- Potato: Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez Durana eta Serapio Lopez                              174 puntu
 2.- ETAMOK: Asier Iriondo, Igor Iñurritegi eta Julen Agirreburualde                                173 puntu
 3.- Potto eta bere koadrila: Aratz Igartzabal "Potto", Endika Igartzabal eta Mikel Asurabarrena    172,7 puntu
 4.- Trikitilariak: Aitor Zabaleta, Iñaki Larrañaga eta Eugenio Gisasola "Lutxurdio"                170,68 puntu
 5.- Beteranoak: Juanjo Aranburu, Joseba Segurola eta Gorka Azkarate                                166,75 puntu
 6.- OK: Eneko Iriondo, Iker Azpeitia eta Ibon Sotil                                                163,5 puntu

 Asteburu honetan beste bi kanporaketa izango dira. Ostiralean Aldiri tabernan izango da saioa. Larunbat arratsaldean, berriz, Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrira joango da txapelketa. Bertara iristeko autobus-zerbitzua jarriko dute saioa hasi baino orduerdi lehenago.

Albiste gehiago

Nerea Bruño - Nafarroako bertsozale Elkateko lehendakaria 2025-09-08

«Nafarroako bertsolaritza goranzko joeran doa»

Larunbat gauean 21:00etan Mirari Martiarenak aurketuta 2025-09-02

Irailaren 13an hasiko da Hitzetik Hortzera

Datorren astean Bertsoa.eus-en 2025-07-16

Algortako Jaialdi Mundiala espazioan barrena