Martxoan Bertsoa 2011-03-11

Asteburu honetan beste bi kanporaketa jokatuko dira

Gaur Urretxuko Aldiri tabernan izango da saioa, gaueko 23etan. Bihar Igartubeiti baserrian ariko dira iluntzeko 19etatik aurrera.
 Aurrera doa Martxoan Bertsoa. Zumarraga-Urretxuko bertso-eskolak antolatzen duen ekimena da, ekitaldi bat baino gehiago biltzen dituena. Tartean, herriko taldekako txapelketak leku handia betetzen du. Asteburu honetan bi kanporaketa izango dira.

 Gaur Urretxuko Aldiri tabernan egingo da saioa, gaueko 23etatik aurrera. Hiru talde lehiatuko dira bertan:

 -Antton Fernandez, Uxue Fernandez eta Jorge Andueza "Pitu"
 -Manex Mantxola, Aitor Lizarazu "Ginz" eta Gorka Santesteban
 -Amaia Iturriotz, Mikel Iturriotz eta Ekain Aseginolaza

 Bihar Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian egingo da saioa, iluntzeko 19etan. Bertara joateko joan-etorriko autobus zerbitzua antolatu dute. Arratsaldeko 18:30etan abiatuko dira Zumarragako parrokiatik. Igartubeitin beste hiru talde ariko dira kantuan:

 -"Oilarrak": Asier Sasieta, Gorka Sasieta eta Gorka Elgarresta
 -"Gabiri2": Jokin Murua, Oier Oiarbide eta Gorka Maiz
 -"Zoropo maite zaitugu": Asier Auzmendi, Maialen Akizu eta Edurne Plazaola

 Saioaz gain aurtengo sagardoa probatzeko aukera izango da, pintxoekin eta trikiti doinuekin lagunduta.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu