Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2011-03-17

Nafarroako lehen finalaurrekoa ikusgai Bertsoa.com-en

Jon Barberena geratu zen lehen postuan Berako saioan. Bere atzetik gelditu ziren, hurrenez hurren, Eneko Lazkoz, Oskar Estanga, Jon Elizetxe, Saioa Alkaiza eta Oier Lakuntza.
 Larunbatean hasi ziren Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak, Beran. 180 lagun elkartu ziren Kultur Etxean. Honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Jon Barberenak 398 puntu
 2.- Eneko Lazkozek 396,5 puntu
 3.- Oskar Estangak 390,5 puntu
 4.- Jon Elizetxek  377 puntu
 5.- Saioa Alkaizak 364 puntu
 6.- Oier Lakuntzak 353 puntu

 Hala, Jon Barberenak finalerako txartela ziurtatu du. Gainerakoek puntuazioen zain geratu beharko dute. Datozen asteetan jokatuko dira beste bi finalerdiak:

 MARTXOAREN 19an, LARUNBATA
 Leitzan
  Estitxu Arozena
  Xabier Terreros
  Iñigo Olaetxea
  Ander Fuentes "Itturri"
  Josu Sanjurjo
  Migel Mari Elosegi "Luze"

 MARTXOAREN 26an, LARUNBATA
 Elizondon
  Julio Soto
  Xabier Silveira
  Aimar Karrika
  Julen Zelaieta
  Iñigo Ibarra
  Aritz Saragueta

 Finala apirilaren 9an jokatuko da Iruñeko Labrit pilotalekuan. Zortzi bertsolari ariko dira bertan kantuan.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa