Arabako Bertsolari Txapelketa 2011-03-14

Manex Agirre finalean izango da

Berak irabazi du lehenengo finalaurrekoa. Oihane Perea, Felipe Zelaieta, Serapio Lopez, Ainhoa Comas eta Irati Anda geratu dira atzetik.
 Atzo jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalerdia, Zigoitin. Honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Manex Agirrek      354,5 puntu
 2.- Oihane Pereak      348,5 puntu
 3.- Felipe Zelaietak   294,5 puntu
 4.- Serapio Lopezek    291 puntu
 5.- Ainhoa Comasek     283 puntu
 6.- Irati Andak        278 puntu

 Gauzak honela, Manex Agirrek lortu du finalerako zuzeneko txartela. Gainerakoek puntuazioen zain egon beharko dute. Aipatzekoa da berez Andere Arriolabengoa zela Zigoitin kantatzekoa, baina joaterik izan ez zuenez, bere lekua Ainhoa Comasek bete zuen azken orduan.

 Datorren astean jokatuko dira gainerako bi finalerdiak:

 MARTXOAREN 19a, LARUNBATA
 Aramaioko Kultur Etxean, 17:30etan
  Iñaki Viñaspre
  Izar Mendiguren
  Ekaitz Samaniego
  Asier Otamendi
  Xabier Igoa
  Rikardo Gonzalez de Durana
   Beñat Goitiak jarriko ditu gaiak

 MARTXOAREN 20a, IGANDEA
 Aguraingo Harresi aretoan, 17:30etan
  Zigor Enbeita
  Unai Mendibil
  Ruben Sanchez
  Juan Mari Juaristi
  Ander Solozabal
  Alberto Martinez "Beito"
   Olatz Bayer ariko da gaiak jartzen.

 Finala apirilaren 2an jokatuko da, Printzipal Antzokian.

Albiste gehiago

Nerea Bruño - Nafarroako bertsozale Elkateko lehendakaria 2025-09-08

«Nafarroako bertsolaritza goranzko joeran doa»

Larunbat gauean 21:00etan Mirari Martiarenak aurketuta 2025-09-02

Irailaren 13an hasiko da Hitzetik Hortzera

Datorren astean Bertsoa.eus-en 2025-07-16

Algortako Jaialdi Mundiala espazioan barrena