DF Bertsozale Eskola egingo da Durangon 2012-05-02

'10 segundo, 11 erabaki' hitzaldia emango du gaur Lujanbiok Durangon

Bihar abiatuko da Durangoko DF Bertso Bskolaren laugarren edizioa, Maialen Lujanbioren "10 segundo, 11 erabaki" izeneko hitzaldiarekin. Lan ordu luzeetan egindakoa instante laburretan nola sarrarazi azalduko du hernaniarrak, Plateruena Kafe Antzokian iluntzeko 19:30etan.
Maialen Lujanbiok hasiko ditu bihar DF Bertsozale Eskolako ekitaldiak '10 segundo, 11 erabaki' hitzaldiarekin. Lan ordu luzeetan egindakoa instante laburretan nola sarrarazi azalduko du txapeldun hernaniarrak, Plateruena Kafe Antzokian iluntzeko 19:30etan.

Biharko ekitaldiaz gain, DF Bertso Eskolak honako egitarau hau dakar laugarren edizioan:

 Maiatzaren 10etan Unai Iturriaga ariko da hizlari lanetan, "Umorea epaitzen: zeri egiten diogu barre txapelketetan" izeneko hitzaldiarekin.

 Maiatzaren 17an egingo da hirugarren saioa. Asier Ibaibarriagak gidatuko du "Bertsoa epaitu liteke" izeneko hitzaldia.

 Azkeneko hitzaldia maiatzaren 24an egingo dute: "Bertso trama prestatzen". Josu Goikoetxea ariko da hizlari lanetan.

 Jardunaldiak borobiltzeko, bertso trama egingo dute maiatzaren 31n. Igor Elortza, Jon Maia eta Oihana Bartra ariko dira bertsotan.

 Jardunaldietan parte hartu nahi izanez gero maiatzaren 3a baino lehen eman behar da izena Plateruena Kafe Antzokian edo kultura@plateruena.net helbidean. Matrikula 10 eurotan jarri dute.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu