Atzo jokatu zen finalaurrekoa 2014-03-20

Lea-Artibai BBK sariketako finalera

Lea-Artibai BBK sariketako finalean izango da, Durangaldearekin finalaurrekoa jokatuta. Saioa atzo jokatu zen Durangon. Bigarren finalaurrekoa Arratia eta Busturialdearen artekoa izango da, datorren asteartean, Igorren.
Lea-Artibai BBK sariketako finalean izango da, Durangaldearekin finalaurrekoa jokatuta. Saioa Durangoko Durangoko Fray Juan de Zumarraga institutuan jokatu zen atzo, ikasle eta irakasleak entzule zirela. Etxeko taldean honako seikote hau aritu zen kantuan: Iruri Altzerreka Martinez, Peio Azkarate Elejabarrieta, Txaber Altube Sarrionandia, Ander Aldazabal Olabarri, Ander Gerrikaetxebarria San Anton eta Aitor Bizkarra Ruiz. Lea-Artibaiko taldean: Aitor Ruiz Urizar, Graxi Arregi Leonardo, Naroa Loiola Lejardi, Aissa Intxausti Aburruza, Eneko Arrate Sololuze eta Nerea Ibarzabal Salegi. Maddi Ibaibarriaga aritu zen Zubikarai aurkezle lanetan eta epaimahaian Juanjo Respaldiza Ozaeta, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizarre.

Lea-Artibaik 405 puntu batuta irabazi du, eta Durangaldeak 388,5 eskuratu zituen. Halere, umeen lanetan Durangaldeak batu zituen puntu gehien, 172,5 eta 156,5 Lea-Artibaik, baina helduen txandan Lea-Artibai buelta eman zion finalaurrekoari, 248 punturekin. Durangaldeak, aldiz, 216. Gauzak horrela, Lea-Artibai izango da Bilboko finalean, martxoaren 28an, Kafe Antzokian.

Bigarren finalaurrekoa Arratia eta Busturialdearen artekoa izango da, datorren asteartean, Igorren, Lasarte aretoan, 11:30etan. 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu