Gipuzkoako Eskolartekoa 2014-03-20

Zumarragan Gipuzkoako eskolartekoa

Gipuzkoako eskolarteko hirugarren kanporaketa jokatuko da gaur, ostirala, Zumarragan, Zarautz eta Lasartekoaren segidan. Idatzizkoa, umeekin saio didaktikoa eta 15 urtez gorakoen bat-bateko txapelketak osatuko dute ekitaldia.
Gipuzkoako eskolarteko hirugarren kanporaketa jokatuko da gaur, ostirala, Zumarragan, Zarautz eta Lasartekoaren segidan. Idatzizko lehiaketa, umeekin saio didaktikoa eta 15 urtez gorakoen arteko bat-bateko txapelketak osatuko dute ekitaldia. Idatzizkoan, Zelai-Arizti kultur etxean 200 ikasle elkartuko dira, sei ikastetxeetakoak: Urretxu-Zumarraga Ikastola, Gainzuri, Oñatiko Ikastola, Oñatiko bertso eskola, Legazpiko Ikastola eta Domingo Agirre eskola.

Saio didaktikoan, berriz, Nerea Elustondo eta Amaia Iturrioz arituko dira Zumarraga-Urretxuko eta Legazpiko talde banarekin. Saio hau ere Zelai Arizti kultur etxean izango da.

Bat-bateko txapelketa

Iluntzean, bat-bateko txapelketaren txanda izango da Ama Lur elkartean eta zazpi bertsolari gazte arituko dira: Ane Beloki (Legazpi), Maider Arregi (Oñati), Gontzal Belategi (Oñati), Mikel Tapia (Ataun), Paul Iruretagoiena (Ataun), Marixe Ruiz de Austri (Arrasate) eta Eneko Araiztegi (Segura). Nerea Elustondo arituko da aurkezle lanetan. Saioko irabazlea Gipuzkoako finalera sailkatuko da zuzenean.

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu